XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sei litrokoa da Larretxeak geienbat egiten duena eta litrokoa da txikiena, egun bateko lanaren emankizuna bost ontzikoa izanik.

Abatzaren balioa, oporrarena bezela, salmenta urrikoa delarik, kaikuaren antzekoa dezu.

Ontzirik aundiena bost-bat milla pezetan saltzen da.

Gaztagintzarako prentsa

Abatza gaztagintzarako erabillia izan dala ta aitatu baldin ba-det, lan berean erabiltzen dan beste tresna batetzaz aritzera noa.

Tolare edo prentsari begiraldi bat emango diot, berau aintziñako oitura ez bada ere, gure gaztagilleak darabiltena izanik.

Gazta estutzeko prentsa, Sunbillako eskulangilleak tajutzen duena pago-zuraz egiña da.

Onek ez bai du gaztarik tintaz koloratzen beste zenbait egurrek oi dutenez, gaztaiñak adibidez.

Etxetiar asmakizun au bi albo eta iru zear-egur iltzez jositakoz osatzen da.

Eskulangilleak aizkoraz eta zepilluz baliaturik albo edo bazterrak gertutzen ditu, ta berrogeitamazazpi zentimetro terdi ditu goruntza, amabost terdi zabal, eta iru lodi.